Agifesen sentsibilizazio batzordeak hautatu ditu jada 2020ko Kazetaritza eta Buru Osasuna Sarien irabazleak. Urte osoan, Gipuzkoan buru osasunaren inguruan argitaratu edo igorritako lanak aztertu ditugu.

Esker ona adierazi nahi diegu gure kolektiboari arreta eskaini dioten komunikabide, kazetari eta teknikari guztiei, eta, bereziki, honakoei:

PRENTSA IDATZIAREN KATEGORIA

Kategoria honen barruan, Noticias de Gipuzkoa aldizkariko Arantxa Lopetegi kazetariak Agifeseko Maider Gorostidi psikologoari egindako lana nabarmendu nahi genuke. 

Elkarrizketa osoa, hemen

IRRATI KATEGORIA

Irrati mailan, Aloña Velascoren lana nabarmendu nahi dugu. Joan den urriaren 10ean Jon Abruza Agifes-eko erabiltzaileari, eta Iker Arrizabalaga elkartearen familiako esku-hartze programaren koordinatzaile psikologoari elkarrizketa bikaina egin zien Cadena SER-eko ‘A vivir que son dos días Euskadi’ saioan.

Elkarrizketa osoa, hemen

*Aurten, ikus-entzunezko kategoria hutsik geratu da.

Kontsultatu irabazleak