Naturaltasun handiz, bere errekuperazio prozesua eta gaixotasunarekin elkarbizitza azaldu zituen, eta “nahasmendu bipolarrarekin bizitzaz disfrutatu ahal dela, eta beharrezkoa dela” azpimarratu zuen. Bere mezu baikorrak eta errealistak galdera ugari sortu zituen bertaratu zirenen artean: buru gaixotasunaren ingurukoak, tratamenduari buruzkoak eta…
“Nahasmendu bipolarra izan arren, bizitza disfruta daiteke”
Naturaltasun handiz, bere errekuperazio prozesua eta gaixotasunarekin elkarbizitza azaldu zituen, eta “nahasmendu bipolarrarekin bizitzaz disfrutatu ahal dela, eta beharrezkoa dela” azpimarratu zuen. Bere mezu baikorrak eta errealistak galdera ugari sortu zituen bertaratu zirenen artean: buru gaixotasunaren ingurukoak, tratamenduari buruzkoak eta diagnosi goiztiarraren gainekoak, besteak beste.
Saldañak, Iker Arrizabalaga eta Mertxe Portasen laguntzarekin, bizipen gogorrak partekatu zituen, baina zenbaitetan umorez betetakoak ere bai. Egun liburuzaina den eta nekazaritza-ingeniaritza teknikoan lizentziatua den Saldañaren helburua egoera paretsua bizi duten pertsonei laguntzea eta gizartea sentsibilizatzea da, mitoak, ulertezintasunak eta tabuak hausteko. Beren gertutasun eta sinpatiaren laguntzaz, hiru hizlariek esperantzaz eta baikortasunez betetako mezua zabaldu zuten, eta buru gaixotasunak maiz sufrimendua dakarren arren, bizitza guztiz normalizatua lortzeko aukera ugari dagoela nabarmendu zuten.
Maila pertsonalean zein kolektiboan buru osasuna zaintzeko beharrari buruzko Imajinatu Buru Osasuna Guztion Eskura sentsibilizazio kanpainaren barruan kokatzen da hitzaldia.
