FEDEAFESeko presidenteak, Mª Ángeles Arbaizagoitiak, psikiatria elkarteari eskerrak eman dizkio eta horrelako sariek buru gaixotasuna duten pertsonen alde lanean jarraitzeko indarra ematen dutela azpimarratu du, estigma soziala baztertzeko eta buruko eritasunak gainontzeko gaixotasunekin parekatzeko.

Lekeition burutu den Euskadiko eta Nafarroako Psikiatria Elkartearen XII. Urteroko Topaketan erabaki zuten saria FEDEAFESi ematea. Elkarte horren helburua osasun sistemaren barne dagoen psikiatria espezialitatea zaintzea da, eta buru gaixotasuna duten pertsonei zuzendutako arreta bikaina bultzatzea.

FEDEAFESek 3.000 familia baino gehiago biltzen ditu eta 9.000 pertsona baino gehiago ordezkatzen ditu.  Federazioko kide dira, Agifesekin batera, Avifes (Bizkaia), Asafes (Araba) eta Asasam (Aiara harana).