Data: Azaroak 27, asteazkena.

Lekua: ARRASATE. Kulturate, Loramendi aretoa (sarrera Otalora kalean).

Ordua: 18:30

Hizlaria: Yolanda Iglesias, Agifeseko psikologoa.

Hizkuntza: gaztelania

Sarrera doan.

 

 

Agifesek depresioari eta gogo-aldartearen beste nahasmendu batzuei buruzko hitzaldia eskainiko du asteazken honetan, azaroak 27, Arrasaten. Yolanda Iglesiasek, Buru Gaixotasuna duten Pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkarteko psikologoak, mota horretako patologiei aurre egiteko aholkuak eskainiko ditu. Izan ere, buru nahasteak, depresioa batez ere, nabarmen gora egiten ari dira azken urteotan krisi sozioekonomikoaren ondorioz. Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako hitzaldia 18:30ean izango da, Kulturaten.

 

Depresioa gainditzeko estrategiak eta baliabide pertsonalak garatzeko jarraibideak emango ditu adituak. Gainera, buru nahasmendu hori eragin dezaketen kausak aztertuko ditu, baita tratamendu farmakologikoa nahiz psikologikoa behar dela adierazten duten sintomak ere.