ASVAR Errehabilitazio Psikosozialeko Euskal Elkarteak jardunaldia egingo du azaroaren 12an Gasteizko Kongresuen eta Erakusketen Jauregian, Ostatua, errekuperaziorako faktorea (El alojamiento como factor de recuperación) lelopean. Topaketaren helburua da nahasmendu psikiatrikoak dituzten pertsonenei eskaintzen zaizkien ostatuei buruzko gogoeta eta prestakuntza foroa sortzea. Horrela, buru osasunaren arloko, gizarte zerbitzuetako eta ostatua ematen duten entitateetako hainbat ordezkari izango dira jardunaldian eta bi eztabaida mahaietan parte hartuko dute.

Yolanda Iglesias Agifeseko psikologoak hitza hartuko du jardunaldian, eta ostatua emateko behar den kualifikazioari eta prestakuntzari zein antolakuntza eta langile aldetik bete beharreko baldintzei buruz mintzatuko da. Agifesek arlo honetan duen esperientzia partekatzeaz gain, buruko gaixotasun larria duten pertsonei ostatua emateko erantzun beharreko erronkak aztertuko ditu, eta errekuperazioa bermatzeko erabiltzailearen ikuspuntua kontuan hartzea beharrezkoa dela azpimarratuko du.

Jardunaldiko programa.