Martxoaren 5ean, Agifesko erabiltzaileek Loiola Kultur Etxean hiri-baratze bat sortzen parte hartu zuten. EtxEKOlandaren testuinguruan kokatutako ekimena da.
Agifesek Loiola Kultur Etxeko hiri-baratzearen sorreran parte hartu du
Joan den martxoaren 5ean egin zen Loiola Kultur Etxean hiri baratze bat sortzeko lehen saioa. EtxEKOlanda proiektuaren inguruan sortutako ekimena da, Cristina Enea Fundazioak eta Donostia Kulturak sustatua.
Lehen jardunaldian Agifeseko hainbat erabiltzailek parte hartu zuten, +55 programan parte hartzen duten pertsonekin batera, eta laborantza mahaiak muntatu eta instalatu zituzten. Guztira, bost laborantza mahai eraiki zituzten eta letxuga eta azenario haziak landatzeko aukera ere izan zuten. Ekimena bi edo hiru astean behin garatuko da, ereite erritmoaren arabera, datorren uztailera arte.