MUSIKOTERAPIA. Ikasturtean zehar, asteartero, Udal Musika Eskolara gerturatzen dira musikaterapia saioez gozatu eta instrumentu anitzekin esperimentatzera.

IRAKURKETA ERRAZA. Irakurketa sustatzeko ekintzak ere gauzatzen dituzte 2016tik eta, horri esker, pertsona asko motibatu egin direla dio Beatriz García hezitzaileak. Hala, baliabide komunitarioak erabiltzera anima-
tzen dira gero eta gehiago, liburutegia kasu.

Izan ere, Beatrizen hitzetan, “kontuan izan behar da zentrora datozen lagunek buru nahasmendu larria dutela, eta horrek eragina duela euren arreta eta ulermen gaitasunean. Horrek gizarte-
bazterketa dakar askotan, baina irakurketa errazari esker, mugak gainditzen ditugu”.

IBILBIDEAK. Kirol jarduerak ere maiz egiten dituzte. Hilabetean bizpahiru alditan, adibidez, Ibilixan ekimenean parte har-tzen dute. Kiroldegiak antolatzen du bazkide guztientzat, eta interesa dutenek aukera dute herrian zehar ibilbide anitz burutzeko, monitore baten laguntzaz, inguruak ezagutu eta naturarekin harremanetan egoteko. Udan, gainera, aire libreko igerilekura joaten dira.

INFORMATIKA. KZguneako ikastaroak ere jasotzen dituzte, ordenagailua eta internet ondo maneiatzen ikasteko.

HERRIGINTZA. Bestalde, herriko ekimen ugaritan esku hartzea ere atsegin dute. Duela gutxi, Latia Emon! egitasmoan parte hartu zuten. Ekintza komunitario horrek laten berrerabilpena sustatzen zuen horiekin mural artistikoak osatzeko. Gauzatu dituzten ekimenen artean nabarmentzekoa da oinarrizko formakuntza profesionaleko Azitain institutuarekin duela hainbat urte egindako elkarlana. Bigarren mailako sukaldari ikasleekin elkartzen ziren Agifeseko lagunak errezeta desberdinak prestatzen ikasteko. Aurrerantzean egitasmoa berriro abiarazteko asmoa dago.