Elkarguneko artista talde batek bere lanak erakusgai jarri ditu Loiolako Kultur Etxean, eta 2024ko azaroaren 20ra arte izango duzue haien obrak ikusteko aukera.

Alde batetik, 12×12 zentimetroko hainbat eskulan daude ikusgai, Pasai San Pedroko kultur etxeak urtero egiten duen ekimen batera aurkeztu zirenak. Eta, bestetik, Elkarguneko neska-mutilek Tolosako Topic Museoan egindako txotxongiloak.
Bisitaren ordutegia: astelehenetik ostiralera, 16:00etatik 20:30era