Albisteak

2013/06/24

Iragan asteburuan Elkartasunaren Kale Sozialean parte hartu du Agifesek, Kutxa Kultur Hiria ekitaldiaren barne eta Gipuzkoa Solidarioa ekimenaren eskutik. Donostiako Alfonso VIII kalean kokatutako "tunela" kolektibo anitzen alde lan egiten duten elkarteen sare sozialak bultzatzeko helburuarekin ezarri zen. Oso esperientzai baikorra izan da, entitateon lana ezagutzera emateko baliagarria izan baita. 

2013/06/18

Eguna: Ekainak 21, ostirala
Tokia: Aisialdi eta Denbora Libreko zentroa. Urbasa mendizerra, 9-behea. Loiola, Donostia
Ordua: 17:30
Sarrera librea eta doakoa.

2013/06/03

Agifesek sentsibilizazio kanpaina berria aurkeztu du gaur, Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura lelopean. Horrela, Buru Osasunaren definizio berria proposatu du elkarteak, “guztiontzat baliagarria” den ikuspegia eta “pauso, keinu eta helmuga txikietan” oinarrituta dagoena. Gizartearen bizi-kalitatea hobetze aldera, burua zaintzearen garrantzia transmititu nahi du elkarte honek, bai banakako helburu bezala eta bai erronka kolektibo gisa.

2013/05/13

Irungo Musika Eskolako ikasle talde batek akordeoi kontzertu bikaina eskaini zuen maiatzaren 11n Donostiako Benta Berri zentroan. Irakasleak eta haren alabak ere parte hartu zuten eta, guztien artean, emanaldi hunkigarria osatu zuten. Horrela, publikoaren txalo zaparrada ederra jaso zuten.

(Albistearen izenburuan klikatu bideoa ikusteko!)
2013/05/09

IRUNGO AKORDEOI BOSKOTEA
Data: maiatzak 11, larunbata.
Lekua: Ibiltzen Benta Berri errehabilitazio psikosozialerako zentroa, Bertsolari Xalbador kalea, 4-6 behea. DONOSTIA
Ordua: 18:00
Musikariak: Irungo Musika Eskolako ikasleak.
Sarrera doan.
2013/03/25

Iragan martxoaren 22an ‘Elling’ filmaren proiekzioa eta eztabaida izan genuen Donostiako Kutxa Aretoan eta 60 pertsona inguruk parte hartu zuten saioan. Errealitatez eta umorez beteriko pelikula horren protagonistak dira denbora luzez buru osasuneko zentro batean egon diren bi gizon. Euren kabuz bizitzeko garaia iristen zaie eta gobernuak eskainitako tutoretzapeko etxebizitza batean bizi dituzten zailtasun eta abenturak aurkezten ditu filmak.
2013/03/19

ZINEFORUMA: ‘ELLING’
Data: martxoak 22, ostirala.
Lekua: Kutxa Aretoa, Arrasate kalea, 12. DONOSTIA
Ordua: 19:00
Hizkuntza: gaztelania
Sarrera doan eserlekuak bete arte.

Buru osasuneko klinika batean egonaldi luzea egin ondoren gizarteratu beharrari aurre egiten dioten bi gizonen bizipenak kontatzen ditu pelikulak. Agifeseko sentsibilizazio batzordeak zuzendutako saioa.

Trailerra ikusi
2013/03/12
Agifeseko bazkideen ohiko batzar orokorra egingo da apirilaren 11n. Lehenengo deialdia 18:00etan izango da eta bigarrena, 18:30ean, Donostiako Ibiltzen Benta Berri zentroko ekitaldi aretoan (Bertsolari Xalbador, 4 - 6 behea).
2012/12/26

Agifeseko erabiltzaile, senide, langile eta lagunek urteroko Gabon festaz gozatu zuten abenduaren 21ean Ibiltzen Benta Berrin. Elkarteko zentroetako erabiltzaileek eta Donostiako Errehabilitazio Psikiatrikorako Unitateko talde batek girotu zuten goiza: Gabon kantak, bestelako abestiak eta antzerki-lanak eskaini zituzten, eta publikoaren txalo zaparrada jaso zuten.
2012/12/20
Agifeseko kideok San Tomas Eguna ospatuko dugu bihar, abenduak 21. Aurtengoan ere, Gabon kantak, ikuskizunak eta luntxa izango ditugu goizeko 10:30etik aurrera Donostiako Ibiltzen Benta Berri errehabilitazio psikosozialerako zentroan. Horrez gain, esperientzia zein pentsamendu baikorrak elkarbanatzeko ekimenetan, 'Baikor pentsatu nahi duzu?' kanpainaren barne antolatutakoetan, parte hartu dutenen artean zozketa egingo dugu. Bi zortedunek Nekaturreko bono bana jasoko dute, bi pertsonarentzako, Euskadiko landaturismoetan bi gau pasatzeko.

Orriak