Albisteak
Agifesen 23. aldizkaria aurkezten dizuegu, urte hasierako berritasunekin. Argitalpenean informazio anitz topatuko duzue, 2013 eta 2014 urteen emaitzei eta 2015. urteko helburuei buruz, hurrengo hilabeteetako hitzaldi eta ikastaroei buruz eta Antobio Sánchez idazle eta hizlariari egindako elkarrizketaren berri ere izango duzue.
Yolanda Iglesias Agifeseko psikologoak antsietatea gainditzeko jarraibideak eskainiko ditu apirilaren 14an Arrasaten, hitzaldi batean. Garaiotako erritmoak eta zailtasun ekonomikoek “ondoeza dakarten estres eta antsietate egoerak sorrarazten dituzte”, aditzera eman du buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteko adituak.
- Hitzaldia: Zigor Kodearen erreforma: buru gaixotasuna duten pertsonen eskubide urratzea
- Data: Urriak 27, astelehena
- Non: Ibiltzen Bentaberri Zentroa. Bertsolari Xalbador, 4-6 behea. Antigua. Donostia
- Ordua: 18:00
- Hizlaria: Gotzone Astiasaran, Fedeafes Zerbitzu Juridikoko abokatua
- Izen-emateak: doan, Agifesen egoitzara deituz, 943 47 43 37
- Hizkuntza: gaztelaniaz
Agifesen 22. aldizkaria aurkezten dizuegu, ikasturte hasierako berritasunekin. Argitalpenean informazio anitz topatuko duzue, lasterketa solidarioari buruz, banakako eta taldeko laguntza zerbitzuei buruz, eta hurrengo hilabeteetako hitzaldi eta ikastaroei buruz. Bittori Bravo psikiatrari egindako elkarrizketaren berri ere izango duzue.
Bitxori Bravo psikiatrak uste du “familia, gizarte eta eskola mailako harremanetara egokitzeko gaitasunak eta baliabideak jaio aurretik garatzen hasten direla”. Pasa den ekainaren 10ean Urretxun eskainitako hitzaldian ziurtatu zuenez, “lehen urtean haurrak moldatzeko zailtasunak dituela ikus daiteke, eta buru gaixotasun larriak detektatu. Euren ondoan dituzten pertsonekin harremantzeko moduan, psikosia dagoela adierazten duten seinaleak hauteman daitezke”. Batzuetan gertuko senideak, gehienetan amak, “konturatzen dira umeak desberdin begiratzen dietela”, aitortu zuen; anai-arrebekin edo beste umeekin alderatuta, zerbait desberdina dagoela antzematen dute. “Ingurukoekin erlazionatzeko eta hitz egiteko moduak ere erakusten digu haur horrek zer nolako gaitasuna duen harremanetara egokitzeko”. Hala ere, adin txikietan diagnosi zehatza ematea ez dela posible onartu zuen adituak.
Usurbilgo Sendategiko Tomás Burutaran eta Karina Luengas psikiatrek eskizofreniari buruzko solasaldia gidatu zuten ekainaren 14an Lasarte-Orian, eta bertaratuen zalantzak argitu zituzten. Buru nahasmendua duten pertsonen lagun eta senideek, eta eskizofrenia duten hainbat pertsonek ere, aktiboki parte hartu zuten ekitaldian eta euren esperientziak partekatu zituzten.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- hurrengoa ›
- azkena »