Albisteak

2013/09/13

Izenburua: Familiaren funtzioa buru nahasmenduen errekuperazio prozesuan.

Data: irailak 18, asteazkena.
Lekua: Alondegia, Erribera, 23. ZUMAIA
Ordua: 19:00
Hizlaria: Yolanda Iglesias, Agifeseko psikologoa.
Hizkuntza: gaztelania
2013/09/10

Irakurgai duzue jada iraileko aldizkaria. Bertan, datozen hilabeteetan gauzatuko ditugun ekintzen berri izango duzue, bai eta azken hilabeteetako albisteak ere. 

Aldizkaria online irakurri

2013/08/01

Adituek ohartarazi dutenez, buru gaixotasunak arreta bereziarekin jorratu behar dira komunikabideetan. Indarkeria tarteko izan den gertakarietan, subjektuak arazo psikiatrikoak dituela argudiatuz justifikatu ohi dituzte gertakizunak, kasu anitzetan. Errealitatea, baina, askoz ere konplexuagoa da eta horrelako sinplifikazio, orokortze edo baieztapen okerrek buru gaixotasunaren gizarte ikuspegia ahultzen dute. Horrela, buru nahasmendua pairatzen duten pertsonekiko estigma indartu egiten da eta horrek negatiboki eragiten du euren errekuperazioan.

2013/08/01

Segio Saldaña Soto Gipuzkoara itzuliko da argitaratu berri duen liburua aurkeztera: Tengo Trastorno Bipolar. Desmitificaciones y anécdotas. Lehenengo obra honetan, Nafarroako gazteak buru gaixotasunarekin bizitako esperientziak eta oreka lortzeko prozesua azalduko ditu. Momentu gogorrak gordintasunez deskribatzen ditu umorez egiten die aurre eguneroko erronkei. Saldaña Sotok bi solasalditan parte hartuko du, Hernanin eta Legazpian.
2013/07/31

Buru Osasunaren Munduko Egunaren harira FEAFESek iaz antolatutako jardunaldi batean parte hartu ondoren, autonomia-erkidego berera bueltatuko gara gure sentsibilizazio kanpainak aurkeztera. Estigmari aurka egiteko lanean diharduen 'Participa y Comprende' egitasmoak antolatutako mahai-inguru batean parte hartuko dute gure elkarteko erabiltzaile eta profesional batzuek. Jardunaldian zehar hainbat esperientzia praktiko izango dira aztergai, honako arloetan gauzatzen ari direnak: gizarte mobilizazioa, hezkuntza eta sentsibilizazioa, hartu-eman sozialak eta norbere buruarekiko estigma.
2013/07/31

Usurbilgo sendategiko Tomás Burutaran psikiatraren aburuz, geure garuna ez dago prest egungo informazio-erasoari aurre egiteko. Gaur egun daramagun bizitza erritmoaren ondorioz antsietate nahasmendu eta depresio ugari sortzen dira. Horiek ekiditeko geuretzako denbora hartzea gomendatzen du buru osasunean adituak, "kirola egiteko, bakarrik egoteko, idazteko, marrazteko..." edo bestelako zaletasunen bat praktikatzeko.

 

2013/07/01

Nia Moore King & The Bluebirds eta Arrakatanga taldeen kontzertu bikainak izan genituen pasa den larunbatean. Blues, jazz, soul eta rock estiloak uztartu zituzten talde biek Donostiako Doka kafe antzokian eta primerako festa giroa sortu zuten. Lerro hauetatik eskerrak eman nahi dizkiegu taldeei, euren ikuskizun paregabeagatik; Dokari, lokala uzteagatik; ekitaldia iragartzen lagundu diguten komunikabideei eta bertaratu ziren pertsona guztiei. Mila esker guztiei!

2013/06/25

Data: ekainak 29, larunbata.
Lekua: Doka aretoa. Escolta Real kalea, 20. DONOSTIA
Ordua: 20:30
Taldeak:

  • Nia Moore King and The Bluebirds
  • Arrakatanga

Sarrera: 7 euro

2013/06/24

Iragan asteburuan Elkartasunaren Kale Sozialean parte hartu du Agifesek, Kutxa Kultur Hiria ekitaldiaren barne eta Gipuzkoa Solidarioa ekimenaren eskutik. Donostiako Alfonso VIII kalean kokatutako "tunela" kolektibo anitzen alde lan egiten duten elkarteen sare sozialak bultzatzeko helburuarekin ezarri zen. Oso esperientzai baikorra izan da, entitateon lana ezagutzera emateko baliagarria izan baita. 

2013/06/19

Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura kanpainaren barne, nahasmendu bipolarrari buruzko mahai-ingurua egin zuen atzo Agifesek, eta ehun pertsonatik gora bildu ziren ekitaldian. Sergio Saldañak Tengo Trastorno Bipolar. Desmitificaciones y anécdotas liburua aurkeztu zuen eta ondoan izan zituen buru nahasmendu hori daukaten hainbat pertsona. Senide ugari ere gerturatu ziren eta euren kezka eta esperientziak azaldu zituzten. Mertxe Portas Agifeseko erabiltzailea protagonista nagusietako bat izan zen eta Agifesek buru gaixotasuna duten pertsonen errekuperazioaren alde egiten duen lana nabarmendu zuen. 

Orriak