Buenavistako errehabilitazio psikosozialeko zentroko erabiltzaileek hainbat jardueraz gozatu dute Gabonetako denboraldian. Abenduaren 7an hasi ziren motorrak berotzen, gabon kantuak oinarri zituen Karaoke festa dibertigarri batekin. Gainera, Ategorrietako hiri-baratzera joaten jarraitu dute, astearte arratsaldero bezala, lurrarekiko kontaktu sendatzaileaz gozatzeko. Zalantzarik gabe, ondo pasatzeko eta norbere burua zaintzeko bi jarduera eder.