Jordi Martinek lau urte daramatza Agifesen, URTMS Gurutze Gorrian bizi da eta egunero joaten da CRPS Ibiltzen Bentaberrira bere errekuperazio prozesuan aurrera egiteko.
Duela gutxi, Maria, Jon eta Cristinarekin batera, Madrilgo ‘OCM Radio’ saioan elkarrizketatu dute, CRPS Villaverdeko pertsona talde batek gidatutako Mejor Imposible saioan, eta oso gustora sentitu dela aitortu du. Errehabilitazio-zentroetan egiten dituzten jarduera ugariez hitz egin zuten, baita egonkor mantentzen laguntzen dietenaz ere.
Esperientziaduna
Jordik lehendik ere bazuen esperientzia komunikabideetan elkarrizketatu gisa, eta San Juan de Dios zentroan emandako hitzaldietan ere parte hartu du, pazienteen arretaren kalitatea hobetzeko saioetan. Halaber, substantzien kontsumoa prebenitzeko konferentzietan eman du bere testigantza, nerabeei eta gazteei zein Gizarte Laneko ikasleei zuzenduta. Ondo sentitzen naiz nire esperientzia partekatzen; besteengatik egiten dut, baita neure buruarengatik ere, hobeto kokatuta egoten laguntzen didalako, ziurtatzen du.
«Urratsez urrats»
Lau urte dira San Juan de Dios ospitale psikiatrikotik azken aldiz atera zela, eta onartu du garrantzitsua dela “konpromisoa hartzea eta kanpoan mantentzeko lan egitea; errutina bat eramatea, jarduerak egitea”, azaldu du.
Oso kontzientziatuta dago bere bizitza “urratsez urrats” eraikitzearekin. «Beti izan behar dira helburu batzuk, baina neurtzen jakinda», dio.