Laguntza-etxebizitzetan bizi diren lagunak hainbat jardueraz gozatzen ari dira udan.
Pisuetako lagunen udako jarduerak

Laguntza-etxebizitzetan bizi diren lagunak hainbat jardueraz gozatzen ari dira udan.
Kirola izan da denbora-pasa garrantzitsuenetako bat. Beasaingo, Irungo Bentak auzoko eta Eibarko pisuetako hainbat kidek parte hartu zuten Ordizia Rugby Elkarteak antolatutako Errugbi Inklusiboko 5. jardunaldian, batzuk jokalari gisa eta beste batzuk publiko gisa. Egun hauek palan (Irungo Bentak pisuko lagunak) edo ping pongean (Salegiko pisua) jokatzeko ere aprobetxatzen ari dira, eta Bentak auzoko lagun batzuk ere Tourra ikustera gerturatu ziren Irunetik pasatzerakoan.
Era berean, Salegiko etxebizitzako lagunek Zarauzko aire zabaleko pintura azkarrareko lehiaketaz gozatu dute, eta Getaria-Zarautz bidea egin dute Ipar kaleko pisuko lagunekin batera, Getarian zehar buelta bat emateko eta bertan zerbait hartu eta mahai-joko batera jolasteko.
Astigarragako pisuko erabiltzaileei dagokienez, txupinazoa ikustera hurbildu ziren Santio Jaiak zirela eta; Keramonteren kontzertura ere joan ziren eta, jaiak ospatzeko, kafetegi batean gosaltzeko geratu ziren goiz batean.