Harrera eta orientazioa
Gainezka zaude eta ez dakizu nola kudeatu bizitzen ari zaren egoera?
Buru osasun arazoak dituen senideari laguntzea gustatuko litzaizuke baina ez dakizu nola egin?
Zein laguntza mota dauden jakin eta osasun mentalari buruzko informazio gehiago lortu nahi duzu?
Gure programetakoren batean parte hartu nahi duzu?
Agifesen laguntza, informazio eta orientazio programari esker, doako hitzordua eska dezakezu zalantza guztiak argitzeko. Buru osasuneko arazoak dituzten pertsonei nahiz senideei zuzendutako zerbitzua da.