Emakumeen elkar laguntzarako taldean parte hartu nahi duzu?

Espazio komunitario seguru eta konfidentziala da, buruko osasun arazoekiko sentsibilizatuta dauden edo ondoez emozionala sufritzen ari diren (antsietatea, estresa, bakardadea, dolu-prozesuak edo depresioa) emakumeentzat sortua.

Sororitatetik eta entzute aktiboan oinarrituz, elkarri laguntzen diogu gure errekuperazio-prozesuetan, inor bere bidean bakarrik sentitu ez dadin.

Gure helburua elkarri laguntzeko eta esperientziak partekatzeko sare bat sortzea da, emakume bakoitza entzuna sentitu dadin, eta ez epaitua. Ez dugu diagnostikorik egin edo etiketarik jarri nahi; parte-hartzaile bakoitzari bere lekua eman nahi diogu, taldekideen laguntzari esker bere indarguneak aurki ditzan.

Talde hau ahalik eta malguena eta irisgarriena izateko diseinatu dugu, emakume bakoitzaren bizi-erritmoetara egokitzeko:

  • Hilean behin: Hilean behin elkartzen gara, 90 minutuko saioetan.
  • Formatu irekia: Taldea malgua da eta ez du epe luzera parte hartzeko konpromisorik eskatzen. Behar duzun hilabeteetan etor zaitezke, eta egoki iruditzen zaizunean parte hartzeari utzi. Hilero, ohiko parte-hartzaileei zein taldera lehen aldiz datozen emakumeei egiten diegu harrera.
  • Leku mugatuak: Formatua irekia izan arren, saio bakoitzeko plaza kopurua mugatua da (gehienez 12-15 parte-hartzaile), emakume guztiek hitz egiteko aukera izan dezaten eta intimitatea bermatzeko.

Parte-hartzea guztiz doakoa da, baina hilero aldez aurretik izena eman behar da, plaza kopurua behar bezala kudeatu ahal izateko.

Laguntza behar duzu?

Eskatu doako hitzordua

Harremanetan jarri
Phone
Email
Phone
Email