Errehabilitazio psikosozialerako zentroak
Zure eguneroko bizitza antolatzea kostatzen zaizu eta autonomia handiagoa eta bizi-kalitate hobea lortzeko gizarte-sarerik ez duzula sentitzen duzu? Gure zentroetatik zure eguneroko jarduera atseginagoa izan dadin lagun diezazukegu.
Buru osasuneko arazoa duten pertsonei zuzendutako baliabideak dira. Pertsona bakoitzak erreferentziazko profesional bat du, eta laguntza jasotzen du komunitatean jarduerak gauzatzeko eta bere baliabide eta interes pertsonalak indartzeko
Pertsona bakoitzak bere proiektuaren buru izan behar du, eta esku-hartzeak bere beharretan oinarritzen dira. Jarduerak taldeka egiten dira, baina banakako esku-hartzeak ere ardatz garrantzitsuak dira gure egunerokotasunean.
Komunitatearekiko harremana ahalik eta normalizazio, independentzia eta bizi-kalitate egoera onenetan garatzea da helburua.
AGIFESek errehabilitazio psikosozialeko hiru zentro kudeatzen ditu: bi Donostian (Bentaberri eta Buenavista) eta bat Eibarren.