Etorkide
Etorkizuna garaiz planifikatzeak erabakiak hartzeko eta pertsona bakoitzak bere bizi-proiektua garatzeko behar dituen laguntzak eraikitzeko aukera ematen du.
Etorkide programak buruko osasun arazoak dituzten pertsonei eta haien familiei etorkizuna planifikatzen laguntzen die, bizitzan zehar beharretan gerta daitezkeen aldaketei aurrea hartzeko, betiere pertsona bakoitzaren borondatea eta lehentasunak erdigunean jarriz.
ZER LANTZEN DUGU ETORKIDEN?
Hausnarketa- eta plangintza-prozesu baten bidez, pertsona bakoitzari eta haren familiari laguntzen diegu:
- Etorkizunari begira dituen nahiak, beharrak eta lehentasunak identifikatzen.
- Autonomia eta erabakiak hartzeko gaitasuna indartzen.
- Bere beharretan edo gaur egun dituen laguntzetan gerta daitezkeen aldaketei aurrea hartzen.
- Eskura dauden baliabideak eta aukerak ezagutzen.
- Bere bizi-proiektuan denboran zehar lagunduko dion laguntza-sarea eraikitzen eta sendotzen.
Etorkide familietan ohikoa den kezka bati erantzuteko ere sortu da: zer gertatuko da familia-inguruneak gaur egun eskaintzen dituen laguntza berberak eman ezin dituenean?
Ziurgabetasun horren aurrean, programak proposatzen du behar-egoera bat sortu aurretik etorkizunaz hitz egitea, aukerak aztertzea eta erabakiak garaiz hartzea, betiere pertsona bere bizi-proiektuaren protagonista izanik.
