Bakarrik edo senideekin bizi zara eta zailtasunak dituzu eguneroko egoerei aurre egiteko (etxeko lanak, administrazio-izapideak…)? Norbaitekin partekatzeko espazio baten beharra sentitzen duzu?
Komunitatean autonomiaz moldatzeko laguntza programatik banakako arreta eskaintzen dizugu zure ingurune komunitarioan. Profesionalak etengabe egokituko dira zure beharretara, autonomia eta bizi-kalitate handiagoa eskuratzeko aukera eskainiz.