Programa guztiak

Zeuk Aukeratu: gazteentzako programa

ZEUK AUKERATU haur, nerabe eta gazteen buru osasuna zaintzeko prebentzio eta esku-hartze programa bat da.

Bi arlo lantzen ditugu:

  • Prebentzioa eta sentsibilizazioa: 10 eta 18 urte bitarteko haur, nerabe eta gazteentzako saioak antolatzen ditugu ikastetxeetan, baita guraso eta irakasleentzat ere.
  • Esku-hartzea: buru osasun arazoak dituzten gazteei laguntza eskaintzen diegu beren nahi eta interesekin bat datorren bizitza-proiektu bat garatu ahal izateko.

Laguntza-arloak honako hauek dira:

  • Psikologikoa/emozionala: asteroko laguntza-taldeak gazteentzat eta hamabostaldikoak gurasoentzat.
  • Komunitatean: aisialdi, komunitate, prestakuntza edo lan jarduerak.

 

Programaren diptikoa kontsultatu

Phone
Email
Phone
Email