Harreman batzuek piztu egiten gaituzte, eta beste batzuek itzali; badira gure bizitzan sartzen diren pertsonak, eta baita aldentzen direnak ere.

Harremanak era askotakoak eta konplexuak izaten dira. Batzuetan erraz moldatzen gara, baina bestetan korapilatu egiten gara. Besteekin dugun kontaktua hazteko ezinbestekoa bada ere, geure buruarekin daukagun harremana da gure oinarria, eta harreman hori nahasia izan daiteke batzuetan.

Bizitzan zehar momentu zailak igarotzen ditugu: krisiak, aldaketak, erabakiak, nahasketa eta hazte momentuak… Eraldatzen gaituzten esperientziak bizitzen ditugu, baita lur jota uzten gaituztenak ere… Sentimenduen, pentsamenduen eta jokatzeko ahalmenaren arteko hizketa geldiezina sortzen da gure barnean.

Min ematen diguten pentsamenduak aurki ditzakegu bidean; beldurra, tristezia eta amorrua eragiten dizkiguten burutazioak.

Geure gorputzean, arnasketan eta energian senti dezakegu nahaste-borraste hori. Eta gure pentsaera baldintza dezakete, baita jokabidea ere.

Badira munduan parte hartzeko energia eta borondatea galtzen duten pertsonak ere.

Min ematen digun norbaitekin bizitzea bezala da.

Depresioa zure harremanik zailena izan daiteke.
Baina aurre egiteko gai izango zara. Laguntza eskatu.

‘Zure harremanik zailena’ kanpaina 2019 eta 2020 artean garatu zen, depresioa ikusarazteko, nahasmendu horren ezagutza zabaltzeko eta beharra duten pertsonak laguntza eskatzera animatzeko.

 

Phone
Email
Phone
Email