Agifesek jardunaldiak eta argazkilaritza erakusketa antolatu ditu Donostian, depresioaren estigmaren inguruan kontzientziatzeko. ‘Depresioa eta Estigma’ jardunaldiak Donostiako udaletxean burutuko dira datorren asteartean eta asteazkenean, urriak 23 eta 24, 18:00etatik 20:30era, eta lehen mailako hizlariek hartuko dute hitza. Bestalde, ‘Ispiluaren beste…
Agifesek jardunaldiak eta argazkilaritza erakusketa antolatu ditu depresioaren estigmaren inguruan kontzientziatzeko
Agifesek jardunaldiak eta argazkilaritza erakusketa antolatu ditu Donostian, depresioaren estigmaren inguruan kontzientziatzeko. ‘Depresioa eta Estigma’ jardunaldiak Donostiako udaletxean burutuko dira datorren asteartean eta asteazkenean, urriak 23 eta 24, 18:00etatik 20:30era, eta lehen mailako hizlariek hartuko dute hitza. Bestalde, ‘Ispiluaren beste aldean. Depresioa aurrez aurre’ izenburudun erakusketa urriaren 19tik 27ra egongo da ikusgai Gipuzkoako argazkilari elkartean. Erakusketak Pedromari Modregoren lana eta autoreak depresioarekin duen esperientzia islatuko du.
Jardunaldien inaugurazioa urriaren 23an, 18:00etan, burutuko da eta Donostiako alkate Eneko Goiak, Agifeseko gerente Ruth Encinasek eta erakusketaren egile Pedromari Modregok hartuko dute hitza. Ondoren, Donostia Ospitaleko Psikiatria saileko buru Imanol Querejetak ‘Estigma, depresioa eta osatzea’ hitzaldia emango du, eta Quiron Hospitaleko Minaren Unitateko zuzendari eta anestesiologo Miguel Marinek patologia hori pairatzen duten pertsonen mina eta sufrimendua izango ditu hizpide.
Estatuko Suiziodologia Elkarteko presidente eta psikologo Andoni Anseanek emango du asteazkeneko lehen hitzaldia, depresioak eragindako heriotzaren estigmaren inguruan. Eta jardunaldiei amaiera emateko, Agifeseko kideek eta Amaya Villalonga psikologoak gizarte eta familiarteko estigmari buruz hitz egingo dute Lehen Pertsonan. Jardunaldietan parte-hartzea doakoa izango da, eta izen-ematea email bitartez egingo da, inscripciones@agifes.org helbidera datu pertsonalak bidalita.
Bestalde, Gipuzkoako Argazkilari elkarteak egitasmoarekin bat egingo du depresioa pairatzen duen pertsona baten esperientzia, eta gaixotasunari aurre egiteko lehia, islatzen dituen argazkilaritza erakusketa baten bitartez. ‘Ispiluaren beste aldean. Depresioa aurrez aurre’ izenburupean, urriaren 19tik 27ra, Pedromari Modregoren erretratuak ikusgai izango dira argazkilari elkartearen egoitzan.
Egitaraua
URRIAK 19 – 27, Gipuzkoako argazkilari elkartea:
– ‘Ispiluaren beste aldean. Depresioa aurrez aurre’ argazkilaritza erakusketa
URRIAK 23, Donostiako udaletxea, 18:00etatik 20:30era:
18.00 – 18.15 Aurkezpena
• Eneko Goia: jardunaldien aurkezpena eta irekiera
• Ruth Encinas: Buru osasuna, depresioa eta AGIFES
• Pedro Modrego: proiektuaren eta hizlarien aurkezpena
18.20 – 18.55 Lehenengo hitzaldia
• Imanol Querejeta: Estigma, depresioa eta osatzea
18:55 – 19.10 Eztabaida eta galderak
19.10 – 19.25 ATSEDENA
19.25 – 20.00 Bigarren hitzaldia
• Miguel Marín: Estigma eta depresioa Vs Mina eta sufrimendua
20.00 – 20.15 Eztabaida eta galderak
20.15 – 20.20 Itxiera
URRIAK 24, Donostiako udaletxea, 18:00etatik 20:30era:
18.00 – 18.10 Sarrera
18.10 – 18.45 Lehenengo hitzaldia
• Andoni Anseán: Depresioak eragindako heriotzaren estigma
18.45 – 19.00 Eztabaida eta galderak
19.00 – 19.15 ATSEDENA
19.15 – 19.50 Bigarren hitzaldia
• Agifes eta Amaya Villalonga: Depresioa duten pertsonek gizartean eta familian bizi duten estigma
19.55 – 20.25 Eztabaida, mahai-ingurua eta jardunaldietan parte hartu duten adituen ondorioak
20.25 – 20.30 Itxiera
