Osasun Mentalaren Mundu Federazioak (World Federation for Mental Health) argitara eman du datorren urriaren 10ean ospatuko den 2009ko Osasun Mentalaren Mundu Eguneko leloa: ‘Osasun Mentala Lehen Mailako Arretan: Tratamenduak hobetzen eta Osasun Mentala bultzatzen’. Federazio honek, Osasunaren Mundu Erakundearekin (OME)…
2009ko Osasun Mentalaren Mundu Egunaren leloa: ‘Osasun Mentala Lehen Mailako Arretan: Tratamenduak hobetzen eta Osasun Mentala bultzatzen’
Osasun Mentalaren Mundu Federazioak (World Federation for Mental Health) argitara eman du datorren urriaren 10ean ospatuko den 2009ko Osasun Mentalaren Mundu Eguneko leloa: ‘Osasun Mentala Lehen Mailako Arretan: Tratamenduak hobetzen eta Osasun Mentala bultzatzen’.
Federazio honek, Osasunaren Mundu Erakundearekin (OME) eta Familia Medikuen Mundu Erakundearekin (WONCA) batera eskaera bat plazaratu du, gainera, gaian adituak direnek datorren urriko Mental Health in Family Medicine aldizkarirako artikuluak idaztera anima daitezen. Eskaera horren bitartez ere, aurtengo ospakizuneko leloaren zergatia azaltzen dute:
“Lehen mailako arreta pertsonengan hasten da eta zerbitzu horretan osasun mentala barneratzea modu bideragarriena da pertsonek beren osasun mentala lortzeko behar duten atentzioa jaso ahal izan dezaten. Pertsonek osasun mentaleko zerbitzuetara jo dezakete bere etxeetatik gertuago, eta horrela familiek elkarrekin egoten jarraitu eta beren eguneroko ekintzak mantendu ditzakete. Gainera, modu ez zuzenean, arreta espezializatua leku urrunetan bilatzeak dakartzan kostuak ekiditen dira. Lehen mailako arretan eskainitako osasun mentalarekin erlazionaturiko atentzioak estigma eta diskriminazioa gutxiagotzen ditu, eta giza eskubideen urratze arriskuak deuseztatzen ditu”.
