2012ko urriaren 7an 5 MILIA BURU OSASUNAREN ALDE I. Lasterketa Solidarioa izango dugu Donostian, Agifesek eta Why Not? fundazioak antolatuta, Baikor pentsatu nahi duzu? sentsibilizazio kanpainaren barne eta Buru Osasunaren Munduko Egunaren harira. Korrikaldiaren helburua da buru gaixotasunaren beldur, baztertze…
5 MILIA BURU OSASUNAREN ALDE I. Lasterketa Solidarioa
2012ko urriaren 7an 5 MILIA BURU OSASUNAREN ALDE I. Lasterketa Solidarioa izango dugu Donostian, Agifesek eta Why Not? fundazioak antolatuta, Baikor pentsatu nahi duzu? sentsibilizazio kanpainaren barne eta Buru Osasunaren Munduko Egunaren harira. Korrikaldiaren helburua da buru gaixotasunaren beldur, baztertze eta ahanzturari aurre egitea. Horretarako, ehunka korrikalari bildu nahi ditugu Gipuzkoako hiriburuan, 8 kilometro inguruko ibilbidea egin dezaten.
Aurrera doaz lasterketaren prestakuntza lanak, eta gure esker ona adierazi nahi diegu ekimen hau gauzatzen lagundu diguten enpresa eta entitateei, ezinbesteko diru-ekarpenak eta partaideei banatzeko opariak eskaini baitizkigute.
Anima zaitezte jardunaldi honetan parte hartzera. Zenbat eta gehiago izan, orduan eta hobeto ikusaraziko dugu buru osasuna gizartean. Interesa dutenek Kirolprobak webgunearen bitartez eman dezakete izena. Eta korrika egiteko asmorik ez baina ekitaldia diruz lagundu nahi dutenek dortsal solidarioa eskuratzeko aukera daukate. Irabaziak Agifesek buru gaixotasuna duten pertsonei eta senideei eskaintzen dizkien zerbitzuak hobetzera bideratuko ditugu.
Era berean, boluntario taldea osatzeko deialdia egin nahi dugu, izan ere, lasterketaren eguneko eginbeharrak burutzeko laguntza beharko dugu. Parte hartu nahi dutenek ekitaldiaren arduradunarekin jar daitezke harremanetan: Yolanda (y.guillen@agifes.org / 619 617 510).
