Elkarteak protagonismoa bereganatu zuen ETB2 kateak otsailaren 2an emititutako ‘A2-Aspaldiko’ saioan. Agifeseko aisialdiko tailerretan parte hartzen duten 32 pertsona izan ziren platoan publiko gisa eta hori aitzakiatzat hartuz Euskadiko osasun mentalaren egoeraz hitz egiteko aukera aprobetxatu zuten mahaikideek. Yolanda Guillén…
Agifes, ETB2ko ‘A2-Aspaldiko’ telebista-programan
Elkarteak protagonismoa bereganatu zuen ETB2 kateak otsailaren 2an emititutako ‘A2-Aspaldiko’ saioan. Agifeseko aisialdiko tailerretan parte hartzen duten 32 pertsona izan ziren platoan publiko gisa eta hori aitzakiatzat hartuz Euskadiko osasun mentalaren egoeraz hitz egiteko aukera aprobetxatu zuten mahaikideek.
Yolanda Guillén monitoreak egindako esfortzuari esker, Agifeseko tailerretako ikasle ugari gerturatu ziren programara publiko gisa, Agifeseko profesional eta teknikari talde batek lagunduta. Horrela, aukera bikaina ikusi genuen elkartetik gure 25. urteurreneko kanpainaren berri emateko, eta informazioa bidali genien programako arduradunei.
Zorionez, haiei egokia iruditu zitzaien osasun mentalaren gaia jorratzea programan. AVIFESen kide den ama baten eta eskizofrenia duen bere semearen erreportajea egin zuten, batetik, eta Agifeseko kanpainarako prestatu dugun lehenengo bideoa ere eskaini zuten, Luciano García elkarteko kidea eta Mikel Unanue pilotari ohia protagonista dituena. Kasualitatez, ikusleen artean zegoen Luciano eta elkarrizketa egin zioten zuzenean. Beti bezain atsegin agertu zen bera eta bere komunikazio gaitasuna erakutsi zuen berriro ere.
Saioari amaiera eman zioten tertulia batekin eta osasun mentalaren arloan dauden beharrak, erronkak eta zailtasunak izan zituzten hizpide gonbidatuek. Senideen eta erabiltzaileen ikuspuntua zein medikuena hartu zituzten kontuan. Bertan izan ziren Agifeseko kideek oso ongi baloratu dute esperientzia.
