Minbizi-prozesuetan buru osasuna zaintzeko jarraibideak eskainiko ditu Agifesek Bergaran
- Ekitaldia: Cuidados de la salud mental en los procesos de cáncer
- Data: 16 AZA 2022
- Tokia: Bergara. Irizar Jauregia
- Ordua: 18:30
- Hizlaria: Itsasne Gallastegi, psicóloga de Agifes
- Hitzaldia: Buru osasuna zaintzea minbizi-prozesuetan
- Data: Azaroak 16, asteazkena
- Lekua: Bergara. Irizar Jauregia
- Ordua: 18:30
- Hizlaria: Itsasne Gallastegi, Agifeseko psikologoa
Itsasne Gallastegik, buruko osasun arazoa duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkarteko psikologoak, minbiziak pertsona baten bizitzan eta familian izan dezakeen eraginari buruz hitz egingo du datorren asteazkenean, azaroak 16, Bergaran. Saioa 18:30ean izango da, Bergarako Irizar Jauregian.
Gallastegik jarraibide orokor batzuk eskainiko ditu minbiziaren diagnostikoei aurre egiteko eta pazienteek igarotzen dituzten etapa ezberdinak identifikatzeko. Psikologoaren arabera, “oso garrantzitsua da emozioak hasieratik lantzen hastea, horiek adierazten ikastea eta batzuetan emozio kontrajarriak izan ditzakegula ulertzea”. Bestalde, maskulinitatearen gaia ere jorratuko du, gizonek zailtasun gehiago izaten baitituzte beren diagnostikoa aditzera emateko. “Prozesua oso modu isilean daramate eta ez luke hala izan behar; beraz, sufrimendua oso handia da”, azpimarratu du.
Topaketa ‘Movember Gara’ mugimenduaren barruan kokatzen da, eta helburutzat du prostatako eta barrabileko minbizia eta gizonezkoen depresioa ikusaraztea.