Agifesen webguneak otsailatik maiatza bitartean 1.127 bisita jaso ditu. Zifra esanguratsua da hau, gizartean osasun mentalarekiko dagoen interesa, baita eta gure Elkartearekiko dagoena, antzematen laguntzen baitigu. Webguneak erregistratu dituen sarrera horiek guztietatik, 1.055 Estatuko erabiltzaileei dagozkie, eta gainerakoak gehienbat Latino…
Agifes.org webguneak 1.127 bisita izan ditu otsaila eta maiatza artean
Agifesen webguneak otsailatik maiatza bitartean 1.127 bisita jaso ditu. Zifra esanguratsua da hau, gizartean osasun mentalarekiko dagoen interesa, baita eta gure Elkartearekiko dagoena, antzematen laguntzen baitigu. Webguneak erregistratu dituen sarrera horiek guztietatik, 1.055 Estatuko erabiltzaileei dagozkie, eta gainerakoak gehienbat Latino Amerikako hainbat herrialdetan dute jatorria: Kolonbia, Mexiko, Argentina, Bolivia, Peru eta Chile. Frantzia eta Estatu Batuetako nabigatzaileak ere sartu dira webgunean.
Zenbatutako sarrera kopuruez gain, azpimarragarria da, baita ere, bisiten kalitatea. Bataz beste, erabiltzaile bakoitzak 3:51 minutu pasa ditu webgunean eta sei atal kontsultatu ditu. Gehien bistaratu diren orrialdeak izan dira: lehenik eta behin, sarrerako atala, 1.131 bisitarekin, eta ondoren Berriak (842), Elkartea (397), Kokalekuak (361) eta Gaixotasun Mentala (340).
