Iragan maiatzaren 20an, Agifeseko Zuzendaritza Batzordeak onartu egin zuen Lan Harremanen Kontseiluaren bitartez bitartekotza prozesu batean parte hartzea otsailaren 16tik indarrean dagoen langileen greba konpontzeko helburuarekin.

Batzorde honek aurrera eraman diren negoziazio guztien jarraipena egin du eta Batzordeko hainbat kidek gure zentroetako erabiltzaileen senideekin izandako bileren jakinean dago. Greba honek erabiltzaileentzat izan dituen ondorioez kontziente gara eta atsekabetu egiten gaitu zuzendaritzak, lantalde teknikoak, egoitzako langileek eta Batzordeko kide batzuek jasaten ari diren presioak. Horregatik onartu dugu bitartekotza, ahalik eta azkarren normaltasun egoera batera irits gaitezen gure esfortzuak indartzeko asmoz.