Buru Osasuna guztion erronka dela azpimarratzeko xedea duen Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura kanpainaren barne kokatzen da lehiaketa. Egitasmo horrekin pauso, keinu eta xede txikien bitartez ere asko lagundu dezakegula ohartarazi nahi du Agifesek. Iazko lehiaketaren arrakasta ikusita, partaideek…
Agifesek buru osasunaren inguruko II. Kontakizun Laburren Lehiaketa antolatu du
Buru Osasuna guztion erronka dela azpimarratzeko xedea duen Imajinatu Buru Osasuna guztion eskura kanpainaren barne kokatzen da lehiaketa. Egitasmo horrekin pauso, keinu eta xede txikien bitartez ere asko lagundu dezakegula ohartarazi nahi du Agifesek.
Iazko lehiaketaren arrakasta ikusita, partaideek 250 kontakizun aurkeztu baitzituzten, aurten elkarteak ekimena errepikatu nahi izan du, buru osasunaren inguruko ikuspuntu baikorra erakutsi eta buru gaixotasuna duten pertsonen aurkako estigmari aurre egiteko.
Interesa duten guztiek euren kontakizunak info@agifes.org helbidera bidali ditzakete azaroaren 24ra arte. Elkarteko sentsibilizazio batzordea hiru lan onenak aukeratzeaz arduratuko da. Irabazleak 400 euro jasoko ditu, bigarrenak 200 eta hirugarrenak 100. Hiruek diploma bana ere jasoko dute.
Aurten, gainera, Agifesek euskal hizkuntzan idatzitako kontakizunak sustatzeko Euskarazko Kontakizun Onenari sari berezia emango dio: 100 euro eta diploma. Sari hori hiru finalisten artean euskarazko lanik ez baldin badago bakarrik banatuko da.
Kontsultatu parte-hartze oinarriak
