Agifeseko neska-mutilek irabazi zuten pasa den ostiralean Usurbilgo Sendategian jokatutako areto futbol txapelketa. Why not? Fundazioak finantzatutako ekitaldiaren helburua zen jardunaldi desberdina, dibertigarria eta osasungarria ospatzea. Bertan parte hartu zuten Agifeseko bi taldek, Arrasateko eta Donostiako San Juan de Dios…
Agifesek irabazi du Why not? fundazioak antolatutako areto futboleko txapelketa
Agifeseko neska-mutilek irabazi zuten pasa den ostiralean Usurbilgo Sendategian jokatutako areto futbol txapelketa. Why not? Fundazioak finantzatutako ekitaldiaren helburua zen jardunaldi desberdina, dibertigarria eta osasungarria ospatzea. Bertan parte hartu zuten Agifeseko bi taldek, Arrasateko eta Donostiako San Juan de Dios ospitaleetako talde banak eta Usurbilgo Sendategiko beste bik.
Mercedes Ohlsson Why not? fundazioko koordinatzaileak azpimarratu duenez, ekitaldi honen ezaugarri garrantzitsuena jokalarien artean izan zen giro ona da. “Lehenengo aldia da zentro guztiak elkarrekin horrelako ekintza bat egiten dutela, eta esperantza dugu urtero antolatzeko eta ohiko jarduera bihurtzeko”, adierazi du.
Sei taldeetatik – horietako bi Agifesekoak- hiru klasifikatu ziren: gure elkarteko bat, Arrasatekoa eta Usulbilgo beste bat. Finala Agifesek eta Arrasatekoek jokatu zuten, eta berdinketan amaitu zen. Baina, Agifesek jardunaldian zehar gol gehiago sartu zituenez, garaipena lortu zuen.
Txapeldunordeek Usurbilgo mediku zuzendari Marta Urrutiaren eskutik jaso zuten euren garaikurra, eta Mercedes Ohlsson arduratu zen saria Agifeseko kideei emateaz.
Lehiaketaren ostean, hamaiketako eder batez gozatu ahal izan zuten guztiek: urdaiazpikozko pintxoak, barazki sandwichak, patata tortilla, txistorrazko hostopilak eta edari freskagarri eta pasteltxoak dastatzeko aukera izan zuten.
