Hitzarmen horren bidez, Agifesek entitateak duen xedearekin bat egiten du; hau da, irakurmenean zailtasunak dituzten pertsonei zuzendutako irakurketa errazteko materialen lanketa eta publikazioak sustatzea, eta irakurketa erraza kontzeptua garatzeko eta hedatzeko ekintzak bultzatzea. Horrela, helburua kolektibo horren bizi-kalitatea aberastea da,…
Agifesek lankidetzarako hitzarmena sinatu du Euskadi Irakurketa Erraza entitatearekin
Hitzarmen horren bidez, Agifesek entitateak duen xedearekin bat egiten du; hau da, irakurmenean zailtasunak dituzten pertsonei zuzendutako irakurketa errazteko materialen lanketa eta publikazioak sustatzea, eta irakurketa erraza kontzeptua garatzeko eta hedatzeko ekintzak bultzatzea. Horrela, helburua kolektibo horren bizi-kalitatea aberastea da, irakurmenean zailtasunak dituzten pertsonei arreta handiz landutako irakurketa, ikus-entzunezko eta multimedia materialak eskainiz, irakurtzeko eta ulertzeko aukera izan dezaten.
