Gaixotasun mentalaren problematika 2008ko azken egunetak protagonista izan zen EITBk antolatutako Maratoiari esker, oraingoan buru eritasunaren inguruko ikerketa bultzatzea eta sakontzea hartu baitzuen helburutzat “Adimen guztiak dira eta ederrak” lemapean. Jasotako diru-laguntza kudeatzeko ardura Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Euskal…
AGIFESek parte hartu zuen EITBren maratoi arrkastatsuan.
Gaixotasun mentalaren problematika 2008ko azken egunetak protagonista izan zen EITBk antolatutako Maratoiari esker, oraingoan buru eritasunaren inguruko ikerketa bultzatzea eta sakontzea hartu baitzuen helburutzat “Adimen guztiak dira eta ederrak” lemapean. Jasotako diru-laguntza kudeatzeko ardura Berrikuntza + Ikerketa + Osasuna Euskal Fundazioarena izango da, BIO Fundazioa izenez ezagutua eta Osakidetzako ikerketaren kanpo finantzazioa gestionatzen duena.
Euskal komunikazio taldeak abenduaren 18an, osteguna, Bilboko itsasadarraren inguruak hartu zituen ekitaldi gune bezala, eta bertan izan zen gure Elkartea, buru-eritasunarekin erlazionatutako beste hainbat talderekin batera. Stand bat muntatzeko aukera izan genuen, eta horrela, gure lanari eta gaixotasun mentalari buruzko informazioa banatu genuen, errealitate hau gizarteratzeko helburuarekin.
Zeregin honetan lagundu zuten, baita ere, EITB komunikazio taldeko komunikabide guztiek (Euskal Telebista, Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztae, Radio EITB Irratia eta eitb.com/eitbmaratoia). Telebista eta irratiko saioa keta prentsako orrialdeak buru-eritasunari buruz hitz egiteko eta arazo honen inguruan kontzientzia sortzeko erabili zituzten egun horretan, erreportajeak, familiakoen eta gaixoen testigantzak, iritziak, medikuen analisiak eta beste hainbat errekurtsoren bitartez.
Kirolariak, aktoreak, abeslariak, irratiko eta telbistako kazetariak… aurpegi ezagun asko bildu ziren kausa honen inguruan beren solidaritatea azaltzeko eta diru-laguntzak jasotzeko ezarri ziren telefonoetan deiak erantzuteko.
Era berean, Tolosako igerilariak Carlos Peñak ere bere modura parte hartu zuen maratoi honetan, egun horretarako bere buruari ezarri zion erronka gaindituz: 24 orduz jarraian Bilboko itsasadarrean igerian aritzea, alegia. Goizeko 10.00 baino zertxobait lehenago iritsi zen igerilaria helmugara, eta bertan Bingen Zupiria EITBko zuzendariaren eta gaixotasun mentala duten pertsonen hainbat Elkarteko arduraduenn ongietorria jaso zuen.
