Agifesek ‘Solo’ dokumentalaren inguruko bideoforuma eskainiko du Usurbilgo Sutegi kultur etxean datorren asteartean, abenduak 13, 18:30ean. Film hori Gipuzkoako udalerri ugaritan ikusi dute ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako proiekzio zikloaren barne. Eskizofreniaren ikuspegi…
Agifesek ‘Solo’ dokumentalaren proiekzioa eskainiko du Usurbilen
Agifesek ‘Solo’ dokumentalaren inguruko bideoforuma eskainiko du Usurbilgo Sutegi kultur etxean datorren asteartean, abenduak 13, 18:30ean. Film hori Gipuzkoako udalerri ugaritan ikusi dute ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatutako proiekzio zikloaren barne. Eskizofreniaren ikuspegi itxaropentsua eskaintzen du Vicente Rubio zuzendari eta protagonista duen dokumental horrek, eta ezohiko arrakasta lortu du Agifesek orain arte eskainitako 11 bideoforum saioetan. Horietan ehunka pertsonak parte hartu dute, buruko gaixotasuna dutenak, senideak eta buruko osasunean interesa dutenak. Usurbilgo saioa Agifeseko arduradunek zuzenduko dute eta sarrera librea izango da.
Vicente Rubiok bere historia kontatzen du dokumentalean, eskizofrenian erortzen denetik osatze prozesuan aurrera egiten duen arte. Kamera gainean hartuta, maitasunaren, neskalagun baten, bila joaten da Rubio munduan zehar, eta abentura existentzial batean murgiltzen da.
