Proiektatuko den lehen filma, azaroaren 2an, Joe Wright-en ‘El Solista’ da. Pelikulak eskizofrenia duen biolontxelo-jotzaile baten bizitza kontatzen du, eta benetako istorio batean oinarritua dago. Azaroaren 9an, fobia soziala eta beste nahasmendu batzuk lantzen dituen Petter Naess-en ‘Elling’ pelikula eskainiko da. Hirugarren saioan, 16an, James L. Brooks zinemagilearen ‘Mejor…Imposible’ proiektatuko da; kasu honetan, Jack Nicholson aktoreak nahasmendu obsesibo-konpultsiboa duen pertsona baten azalean jartzen da. Zikloa Scott Hicks zuzendutako ‘Shine’ filmak itxiko du, eskizofrenia izan zuen David Helfgott haur prodijioaren bizitzan oinarritutako istorioak. 

 

Ikusleak, pelikularen ondoren, Carmen Clemente psikologoak gidatutako solasaldian parte hartzeko aukera izango du. Gonbidapenak Principe zinemetako leihatiletan jaso ahal izango dira, pelikula bakoitzaren proiekzioaren aurreko astean zehar, asteartetik aurrera. Gehienez bi sarrera har ditzake pertsona bakoitzak, saio bakoitzeko.