Lehenengo basket txapelketa honetan parte hartu dute San Juan de Dios (Donostia eta Arrasate), Quavitae (Azpeitia), Aita Menni (Arrasate, Beasain eta Irun) eta Eraiki Proyecto Hombre erakundeetako taldeek, eta azken horiek eskuratu zuen bigarren postua. Jardunaldi osoan zehar dibertsioa, kiroltasuna…
Agifeseko aisialdi taldeak Why Not Fundazioaren saskibaloi txapelketa irabazi du
Lehenengo basket txapelketa honetan parte hartu dute San Juan de Dios (Donostia eta Arrasate), Quavitae (Azpeitia), Aita Menni (Arrasate, Beasain eta Irun) eta Eraiki Proyecto Hombre erakundeetako taldeek, eta azken horiek eskuratu zuen bigarren postua. Jardunaldi osoan zehar dibertsioa, kiroltasuna eta errespetua izan ziren nagusi.
Giro ederra izan zen Atlético San Sebastián klubaren instalazioetan gauzatutako kirol festan. Why Not Irratiak, hainbat esatariren kolaborazioarekin, jardunaldia zuzenean emateaz arduratu zen, eta Gureak fundazioko ikus-entzunezkoen arloko neska-mutilak erreportari grafiko bezala aritu ziren. Indarrak berritzeko, parte-hartzaile guztiek Bully kafetegian bazkaldu zuten eta txapelketari buruzko iritziak partekatzeko aukera izan zuten.
