Agifeseko bi kidek ‘Solo’ dokumentalaren inguruko solasaldi batean parte hartu zuten Euskadi Irratiko Faktoria saioan, uztailaren 29an. Beñat Gabiña Larrañagak eta Amaia López Amenabarrek eskizofrenia dute, eta filmari buruzko iritzia eta euren esperientzia partekatu zituzten entzuleekin. Arrakasta handia izan zuen saioak, arduradunek aditzera eman digutenez, pertsona ugarik deitu baitzuen Euskadi Irratira Agifeseko kideen adorea azpimarratzeko.