Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak bere formazio zentroak ezagutzera eman nahi ditu. Horretarako, bideo bat grabatu du eta Agifeseko erabiltzaile talde batek parte hartu du bertan, beste kolektibo batzuekin batera. Aisialdi eta Denbora Libreko taldekideak ekimen honekin bat egitera gonbidatu ditu Kontsumobidek, institutuak antolatzen dituen ekintzetan maiz hartzen dutelako parte. Erakunde horrek antolatzen dituen jardueretan gai desberdinak lantzen dituzte, hala nola dieta orekatua, erosketa arduratsurako irizpideak eta birziklapena.

Bideo honek, erabiltzaileak ekintza desberdinak egiten filmatzeaz gain, helburutzat du talde desberdinak zergatik bertaratzen diren jasotzea. Ikus-entzunezkoa Kontsumobideko webgunean eta blogean argitaratuko da.