Agifeseko bazkideen Ezohiko Batzarra ospatuko da datorren asteazkenean, azaroaren 24an. Batzarra ONCEk Donostian duen egoitzan izango da (Etxaide, 14), 18:00etan lehen deialdian eta 18:30ean bigarren deialdian. Hasteko, Vicente Areta Agifeseko presidenteari ongietorria emango diote bazkideek eta, ondoren, Morlanseko egoitzaren erosketa bozkatuko dute. Agifes elkartea Fundazio bilakatzeko erabakia ere bozkatuko da. Ondoren, galderen eta eskaeren txanda izango da.
Batzarrera joan ezin dezakeen kideak botoa beste norbaiten esku utz dezake. Horretarako, bazkide guztiei etxera bidali zaien paperaren behealdeko formularioa bete beharko du. Orrialde hori elkartean bertan eska daiteke.