ETB2ko Teleberrian emititutako erreportajea, 2011ko apirilaren 19an. Agifesen sentsibilizazio kanpainari buruz hitz egiten dute eta momentura arte egindako lau bideoen irudiak jartzen dituzte. Gainera, ikus-entzunezko horietako partaideen esperientzia pertsonalei erreferentzia egin eta protagonistek horiek jendaurrean azaltzearen garrantzia azpimarratzen dute.