Aisialdi eta Denbora Libreko taldeak Pilateseko ikastaro batean parte hartuko dute hiru hilabetez. Ekimena %100ean ordainduko du buruko gaitza duten pertsonei eta familiei laguntzeko lan egiten duen Why not? fundazioak. Otsailetik apirilera bitartean, Aisialdi eta Denbora Libreko kideak bi taldetan…
Aisialdi eta Denbora Libreko kideak Pilates egiten ikasiko dute
Aisialdi eta Denbora Libreko taldeak Pilateseko ikastaro batean parte hartuko dute hiru hilabetez. Ekimena %100ean ordainduko du buruko gaitza duten pertsonei eta familiei laguntzeko lan egiten duen Why not? fundazioak.
Otsailetik apirilera bitartean, Aisialdi eta Denbora Libreko kideak bi taldetan banatuta egingo dituzte Pilateseko ariketak: 11:15etik 12etara eta 12:15etik 13etara. Horrela, esperientzia osasungarri batez gozatu ahal izango dute aisialdiko taldearen barne dauden 36 erabiltzaileek.
Ekintza honi esker, Agifesek Why not? fundazioarekin egiten duen elkarlana indartu egingo du. Entitate horrek Agifeseko kideak itsas-ibilaldi batera gonbidatu zituzten iaz, bai eta Chillida Leku bisitatzera ere. Horrez gain, Buena Vistako errehabilitazio zentroan sukalde terapeutikoa jarriko dute martxan.
