Eibarko eguneko zentroko eta Donostiako aisialdi taldeko 30 kide Donostiako Aquariumera joan ziren bisita interesgarri bat egitera. Vicente Zaragüetak, Aquariumeko lehendakariak, irribarre batekin harrera beroa egin zien eta, modu alai batean eta txantxen artean, erabiltzalei beren jatorriaren buruz galdetu zien.…
Aquariumera bisita
Eibarko eguneko zentroko eta Donostiako aisialdi taldeko 30 kide Donostiako Aquariumera joan ziren bisita interesgarri bat egitera. Vicente Zaragüetak, Aquariumeko lehendakariak, irribarre batekin harrera beroa egin zien eta, modu alai batean eta txantxen artean, erabiltzalei beren jatorriaren buruz galdetu zien. Bukatzerakoan, argazki bat atera zuen parte-hartzaile guztiekin.
Bisitak iraun zuen bitartean, Aquariumeko gidariek uraren erabilera jasangarriari buruzko erakustaldi bat egin zuten. Parte-hartzaileek, kilometro asko ibili behar duten jendearen sentsazioa sentitzeko, bi ur bidoiak txandaka eraman behar izan zituzten.
Gidariek adeitasun handia erakutsi zuten eta azalpen oso interesgarriak eman zituzten animalen eta arrrainei buruz. Gehien interesatu zitzaiena marrazoen tunela eta akuario erraldoiak izan ziren.
Bisita amaitzeko, kideek bazkari bat egin zuten Donostian. Laburrean, dena bikain atera zen.
