Hasierako fase honetan Ibiltzen Benta Berrin egingo dira ekintzak, bai eta ingurune komunitarioan ere. Modu horretan, larunbatetan, 16:30etik 19:30era bitartean, irteerak, bisitaldiak eta abar egingo dira, eta ekitaldi anitzetan parte hartzeko aukera ere izango dute partaideek. Aurrerago, lehenengo hilabeteetako garapena ikusita, klubaren egunak eta ordutegiak zabaltzeko asmoa daukagu