Agifesen errehabilitazio psikosozialerako zentroetako catering zerbitzuaz arduratzen den Ausolan enpresak 15.000 euro eman dizkio Agifesi, 2012ko proiektuetan inbertitzeko.

Dohaintza egiteko ekitaldia azaroaren 16an burutu zen Agifesen egoitzan eta bertan izan ziren Jose Mª Irazusta, elkarteko presidenteordea; Susana Rúa, Ausolaneko zuzendaritza kontseiluko presidentea, eta Carlos Ortega, sukaldaritzako kudeatzaileen arduraduna.