Agifesek ‘Solo’ dokumentalaren inguruko azkenaurreko bideoforuma eskainiko du Azkoitiko Elkargune kiroldegian datorren asteazkenean, irailak 21, 18:30ean, ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatu duen proiekzio zikloaren barne. Elkarteak Gipuzkoako udalerri ugaritan egin ditu proiekzio eta…
Azkoitian egingo da Solo dokumentalaren azkenaurreko bideoforuma
Agifesek ‘Solo’ dokumentalaren inguruko azkenaurreko bideoforuma eskainiko du Azkoitiko Elkargune kiroldegian datorren asteazkenean, irailak 21, 18:30ean, ‘Askatu zeure burua. Buruko gaixotasunen inguruko mitoak apurtu’ sentsibilizazio kanpainaren barne antolatu duen proiekzio zikloaren barne. Elkarteak Gipuzkoako udalerri ugaritan egin ditu proiekzio eta solasaldi saioak ekainetik, eta azkenengoa hurrengo irailaren 28an izango da, Orion. Agifeseko arduradunek zuzenduko dituzte saioak eta sarrera doanekoa da.
Vicente Rubiok bere historia pertsonala kontatzen du dokumentalean, eskizofrenian erortzen denetik nabarmen sendatzen den arte. Kamera gainean hartuta, maitasunaren, neskalagun baten, bila joaten da Rubio munduan zehar, eta abentura existentzial batean murgiltzen da.
