Agifeseko sentsibilizazio batzordeak BURU OSASUNA FOKATU II. argazki lehiaketako irabazleak hautatu ditu dagoeneko.

Irabazlea Enrique Casteloren ‘Aurrera egitea’ lana da, bere mezuarengatik eta kalitate teknikoarengatik.

Bigarren saria María Paula Fontana Guiñazúrentzat da, bere ‘Bideak Amesten’ lanarengatik. Amesten eta aurrera begira jarraitu behar dugula gogorarazten digu argazki eder honek.

 María José Ruiz Teruelek eskuratu du hirugarren saria ‘Elkarrekin, aurrez aurre, bi baino gehiago garelako’ izenburudun argazkiarekin. Irudi polit honek elkarri laguntzearen eta bizitzako egunez eguneko bidea partekatzearen garrantzia erakusten digu.

Oso pozik gaude parte-hartze mailarekin eta asko eskertzen diegu partaideei Buru Osasunaren ikuspegi anitz gurekin gurekin partekatu izana. Oso esperientzia aberasgarria izan da estereotipo zaharrak atzean uztea eta Buru Osasunari erreparatzeko modu berriak bilatzea helburu duen lehiaketa hau.