Apirilaren 18an Aisialdi eta Denbora Libreko (OTL) kide batzuk Adunako baserri-museo bat bisitatzera joan ziren. Izan ere, OTLko lagun baten gurasoen etxea da hori. Bertaratuek baserriaren historia eta instalazioak ezagutzeko aukera izan zuten eta harri-jasotze saio dibertigarri batez gozatu zuten, baserriko jabeak lagunduta, bere garaian harrijasotzailea izan baitzen.