Langileek batzordearekin bilera egitea eskatu ondoren, azken honek iragan martxoaren 11ko bileran erabaki zuen batzordeko bi kidek eta kudeatzailea langileen ordezkariekin eta ELAko delegatuarekin elkartzea hilaren 12an, eskatu zuten bezala, ahalik eta azkarren akordio batetara iristeko helburuarekin. Bilera horretan, gainera, presioa egiteari uzteko eskatu zuen batzordeak, guztiok baitakigu zein larria den egoera. Azkenean, bi alderdiek berriz ere martxoaren 17an elkartzea erabaki zuten, arratsaldeko seietan.

Martxoaren 16an elkarteko kudeatzailea zuzendaritza batzordearekin bilera izan zuen proposamen berria garatzeko eta adostu zuten horren berri ematea hilaren 17ko bileran, non batzordeko hiru kide, kudeatzailea, langileen ordezkariak eta ELAko delegatua izan ziren.

Bileraren ostean, langileen ordezkariek ELAkoarekin batera langile asanblada bat egitea erabaki zuten proposamena aztertzeko, eta zuzendaritzarekin biltzea eskatu zuten martxoaren 24an, goizeko 9:30ean.

Zehaztu nahi dugu ez daudela Agifeseko langile guztiak greban eta baditugula normaltasunez funtzionatzen ari diren hainbat zentro. Azpimarratu behar da, gainera, gainontzeko zentroetan Eusko Jaurlaritzak agindutako gutxieneko zerbitzuak eskaintzen direla; beraz, irekiak daude guztiak.

Azkenik, adierazi nahi dugu Agifesek sortu diren eragozpenak deitoratzen dituela eta argitu nahi dugu ez dagoela elkartearen esku langileen kostuari aurre egin ahal izatea, instituzioek ematen diguten diruaren mende baikaude. Edozein kasutan, batzordea prest dago nahi duen edonorekin elkartzeko, betiere ohiko bitartekoekin egiten badu eskaera.

Donostia, 2009ko martxoaren 18a.

Batzordearen izenean:
Luis Urbieta Diez