Donostiako Benta Berri errehabilitazio psikosozialeko zentroak Eguberrietako festa egingo du abenduaren 21ean, Santo Tomas egunean, goizez. Hainbat emanaldi eta lunch bat izango ditugu. Gainera, Gabonetako Apaingarrien Lehiaketako sariak banatuko ditugu. Aurtengo irabazleak Elgoibarko pisuko Jorge, Oier eta Driss dira.

Halaber, abenduaren 15ean, Agifeseko profesional-taldea eta zuzendaritza-batzordea Gabonetako bazkariaz gozatzeko bilduko gara.