Santo Tomas eguna dela eta, Gabonei hasiera ematen dien urteroko festa ospatuko dugu Ibiltzen Benta Berri zentroan. Ohiko jarduerak izango dira goizean zehar. Jardunaldiari 11:00etan ekingo diogu, Agifeseko kideak iristearekin batera, eta segidan, gabon kantak abestuko dituzte elkarteko hainbat zentrotako kideek, egunari musika giro tradizionala emateko.

Eguerdi aldera, Agifesek urtero antolatzen duen Gabonetako postalen lehiaketako sari banaketa egingo da eta, 13:00ak aldera, bertaratutako guztiek lunch atsegingarri batez gozatzeko aukera izango dute. Ez dira txistorra pintxoak faltako.