Martxotik maiatzera bitartean, AGIFESek buru gaixotasuna duten pertsonen familiarrentzako ikastaroak egingo ditu Urola Erdian eta Urola Kostan. Ikastaro hauek, hain zuzen, Zarautzen eta Azpeitian gauzatuko dira eta helburutzat izango dute senideen eta buruko gaitza duten pertsonen arteko bizikidetza hobetzea. Sarritan,…
Buru gaixotasuna duten pertsonekin hobeto elkarbizitzen ikasteko aukera Azpeitian eta Zarautzen
Martxotik maiatzera bitartean, AGIFESek buru gaixotasuna duten pertsonen familiarrentzako ikastaroak egingo ditu Urola Erdian eta Urola Kostan. Ikastaro hauek, hain zuzen, Zarautzen eta Azpeitian gauzatuko dira eta helburutzat izango dute senideen eta buruko gaitza duten pertsonen arteko bizikidetza hobetzea.
Sarritan, buru-nahasmendua duten pertsonak zaintzea edo beraiekin bizitzea zaila izan daiteke. Ondorioz, senideen arteko giro edota harremanak ezegonkor bihur daitezke. Horregatik, ikastaro hauen bidez gaixotasunari buruz gehiago ikasi ahal izango da.
Ikastaroak non, noiz eta zein ordutan:
Azpeitian:
Noiz: martxoak 26, apirilak 19, maiatzak 3, 17 eta 31
Non: Baigera, Emparan kalea 6
Ordua: 18:15etik 19:45ra
Zarautzen:
Noiz: martxoak 28, apirilak 17, maiatzak 2, 15 eta 29
Non: Zuberoa 22
Ordua: 18:15etik 19:45ra
Izena emateko dei egin, mesedez, 943 474337 zenbakira edota gertura zaitez zure Udaleko Gizarte Zerbitzuetara.
